Group 8

Egun da Santi Mamima

 

Lyrics:  G. Aresti

Version:  Mikel Laboa

 

 

Egun da Santi-Mamina

Benetan egun samina.

Goiko zeruan gorde dezala

Luzaro neure arima.

 

Esanen dizut egia, hau ezta usategia

Erroi artean izan nintzaden, benetan ausartegia.

 

Itsas aldean izarra, hari begira lizarra.

Euskera salbo ikusi arte, eztut kenduko bizarra.

 

Kantatu zuen oilarrak, argitzen dira belarrak.

Ageda gure martiriari, moztu zizkaten bularrak.

 

Bularrak moztu zizkaten eta, Euskalerriak diotsa.

Solome luze dultzerik gabe, eman zaidazu bihotza.

 

Eman zaidazu bihotza eta, ken berriz nahigabeak.

Esan noiz garen izanen gure, etorkizunen jabeak.

 

 


 

Ene Izar Maitia

 

 

 

 

 


 

Ene izar maitia

ene xarmagarria

ixilik zur’ikustera

jiten nitzazuzu leihora

koblatzen dudalarik

zuade lo’karturik

gauazk’ametsa bezala

ene kantua zauzula.

 

Zuk ez nuzu ezagutzen

hori ere zaut gaitzitzen

ez duzu ene beharrik

ez eta axolarik

hil edo bizi nadin

zuretako berdin

zu aldiz, maite Maria

zu zare ene bizia.

Amodiozko pena zer zen

oraino ez nakien

orai ez nuzu biziko

baizik zu maitatzeko.

Norat den ixurkia

hara juaiten da ura

orobat ni maitenena

jiten niz zuregana.

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 

 

 

 

 


 

Eperrak Badititzu

 

Lyrics:  Herrikoia

Version:  Artola & Zubiria--Folk lore sorta I

 

            The Partridge has two wings and on his head a beautiful crest.  If only you too had youthfulness and blond hair to attract the young ladies.  A lover should be fearless and not be afraid to walk in the night.  For a man to go during the daytime to court girls would be dishonorable, even the birds would be watching him. (It used to be poor etiquette to court girls in the daylight hours.)

            I went often, even at night, trying to get that rare flower.  Finally I found her but it was a pity because she had lost her most valuable feather.

 

 

Eperrak badititzu bere bi hegalak,

bai eta burun gainin kokarda eijer bat,

zuk ere bardin bazinun

gaztetarzun eijer bat,

neskatilen gogaztzeko bilho holli pollit bat.

 

Amorosak behar luke izan lotsa gabe,

gaiaz ebiltia ez uken erhabe,

egunaz ebiltia desohore leike,

xoriak ere oro haier so dirade.

 

Ebili izan nuzu gaiaz eta beti,

eia atzemanen nianez lili eijer hori,

azkenian atzeman dut oi, bena tristeki,

lumarik eijerrena beti zaio erori.

 


 

Erran Dut

Kinkirri Kunkurru

 

Lyrics:  Herrikoia

 

This song comes from the province of Baxenafarroa, made popular by Pablo Sarozabal.  

 

 

Erran dut, erranen ta errango, ez naiz ixilik egongo:

Plaza hontako dama gazteak, ez dira monja sartuko.

 

Ala kinkirri, ala kunkurru

ala kinkirri kunkurru kanta!

ala kinkirri kunkurru kanta,

gu bezalakoak dira!

 

Erran dut, erranen ta errango, ez naiz ixilik egongo:

Plaza huntako gizon gazteak, ez dira fraile sartuko.

 

Erran dut, erranen ta errango, ez naiz ixilik egongo,

plaza hontako gazte guziak, ezkontzan dira sartuko.

 


 

Erreguetan

 

 

 


 

Espus Espusari Topa