Group 5

 

Arrainak Eijer Begia

 

A man was told secretly that his fiancee was lying to him and she would not marry him.  The girls of this town cry with the fear that they will not be able to get married.  I go around and I do enjoy playing with my fellow youth but I would like it better to play around with you.

 

 


 

Arrainak eijer begia, oi neskatila falsia.

Txorino batek erran zeneitan, biga bostetan egia!

Biga bostetan egia, zu etzinela enia.

 

Erbia dua lasterrez, ihizlarien beldurrez;

Herri huntako neska gaztiak hurturik diade nigarrez

Hurturik dirade nigarrez, ezkunt ez direla beldurrez.


 

Goiti eta beheti, banabilazu ni bethi,

Libertitzen ere nuzu, ene gazte laguneki

Ene gazte laguneki, nahixagorik zureki!!!


 

 

 

GAIA:     NOIZ JASO: XX     NON JASO: Zuberoa     NON ENTZUN:  Altzukutarrak 1

ITURRIA:  Altzukutarrak I


 

Arrosa Xuriaren Azpian

 

Lyrics:  Herrikoia

Version:  Txomin & Amaia:  Folk-lore sorta II

 

 

Arrosa xuriaren azpian anderea lo harturik

elurra bezain xuri ekhia bezain ederrik

hirur kapitainek zeraukaten gortez inguraturik.

 

Kapitainek joan ziren beren zaldiak harturik

hartu zuten anderea mantoz ontsa trozaturik

gero Pariserat eraman zuten aitak jakin gaberik.

 

Parisen hostaliersak bazuen salutatu

bazuen salutatu berriak ere galdatu:

"bortxaz ala amodioz jina zira, anderea errazu."

 

"Ez, ez, ene bihotza arras bortxaz jina duzu

hirur kapitainek galeriatik harturik jina nuzu."

Kapitainek hori entzunik jiten dira andereagana:

"Anderea afal zite eztirik eta trankilik

hirur kapitain izanen tuzu gaur zure serbitzari."

 

Andereak hor entzunik hila zuzun erori

kapitainak joan ziren beren zaldiak harturik

negar egiten zutelarik andereari dolu eginik.

 

Handik hirur egunen buruan andereak aitari

oihu:  "Ai, aita ni orai hemen niagozu

birginitatearen naiz begiratu hilaren egon nuzu."

 


 

Artillero Dale Fuego

Pastelero

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Artillero, dale fuego,

Ezkontzen zaigu pastelero.

Artillero, dale fuego,

Ezkontzen zaigu pasterlero.

 

Eta zeinekin, eta norekin?

Praxku moskorraren alabakin.

Eta zeinekin, eta norekin?

Opo zikiñaren alabakin.

 

 

 

 

GAIA: Wedding     EGILEA: Herrikoia     ITURRIA: Urko, Betiko Kantak: Sagardoa

 


 

Artoloak  Deuko

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



 

Artolak deuko, Artolak deuko,

Artolak deuko famea

berea duela berea deuela,

mundu guztiko jendea.

 

Txikitxu polit hori

zer deuko nagarrez

aitak tabernarako maitia

dirurik emon ez.

 

Artolak deuko, Artolak deuko

Artolak deuko famea

berea deuela, berea deuela

Bilboko barrenkalea.

 

Udaberria da ta

lania dau merke

oraingo mutil horrek maitia

gerrikua luze.


 

 

 

 


 

Atzo, atzo, atzo

 

 

 

 


 

 

 

 

 


 

Axuri beltza

 

 

These are the lyrics of a popular female dance choreographed by the "Argia" dance group.  It takes is origin from the Nafarroa village of Jaurrieta.  The words of the song call out the young Basque women to come and dance.

 

 


 

 

 

Axuri beltza ona dut bainan, xuria berriz hobea.

Dantzan ikasi nahi duen orrek,

nere oneitara begira.

 

Zertan ari aiz bakar dantzatzen,

agertzen gorputz erdia.

Zu illun orrek argitzen bakik, agiriko aiz guzia.

 

 
Basatxoritxu

 

 

 


 


 

Basatxoritxu mustur luzeak

ez igan zerura bila:

aingerutxurik behar ezkero

horra hor nire mutila.

Bere musua elurra da ‘ta

sua bihotza ‘ta ezpainak,

bertan urturik biziko dira

nire bularra ‘ta zainak.

 

Ai, nork leukezan

urrezko orratza,

urre mihise ‘ta haria,

urrez hasi eta amaitzeko

seintxu honentzat jantzia!

Larrosatxuak bost

orri dauzka,

krabelineak hamabi:

gure umea gura duenak

eskatu bere amari.

 

Neure leihoko zirrikituak

ilunabarra(re)n begiak,

ene umea lo datzan arte

lo egin bei eguzkiak.

Argi goiztarra betor gurera,

betoz izartxu gautarrak,

ez beiz lotsatu hor ikusiaz

buruak ilun ‘ta za(ha)rrak.

 

Begi bik ikuskizun

bat dauke,

belarri biak zentzun bat,

usain bakarra surzulo biak,

bat zeru-lurrak jabetzat.

Batu beiz orain beti betiko

nire bihotza ‘ta hirea,

seme maitea, maite izan daigun

hire ‘ta nire egilea.


 

NOIZ SORTU:      EGILEA: Herrikoia     NOLAKOA:      NON JASO:      NON ARKITU: 100 Euskal Abesti

ITURRIA:  Oskorri & the Pub Ibiltaria.


 

Baserritarrak