Group 22

Xoxuak

 


 

Xurian Xuri

 

 

Xurian xuri, gorrian gorri

zoragarria zera zu

lipar batean hin al badaike

bi erresumaren jabe

hoiek guziak deuse lirazke

maite bihotza zu gabe.

 

Zure ikustera hemen heldu naiz

nola ziraden maitea

bizitze on bat opa dereitzut

dohain orotaz betea

eta ondoren, hiltzen zelarik,

paradisuan sartzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

GAIA:    NON ARKITU: Azkue, Cancionero 80    NON JASO: Donazaharre, Nafarroa Beherea

 


 

Zenbat Gera

 

 

Zenbat gera?

Lau, bat, hiru, bost, zazpi?

 

Zer egin degu?  Ezer ez.

Zer egiten degu?  Alkar jo.

[Zer egingo degu?  Alkar hil?]

 

Gure asmoak, esperantzak,

Herria, askatasuna,

justizia, pakea,

egia, maitasuna . . .

Mitoak, hitz hutsak?

 

Zenbat gera?

Lau, bat, hiru, bost, zazpi?

 

Zer egin degu?  Ezer ez.

Zer egiten degu?  Alkar jo.

[Zer egingo degu?  Alkar hil?]

Hil ez!  Hori ez!  Hori ez!

 

 

GAIA:  ITURRIA: Benito Lertxundi, Hunkidura Kuttunak, 2.2.


 

Zim Bum Bum

 

 


 

Zim bum bum, zim bum bum,

Zim bum bum, zim bum bum

Dantzara, dantzara

haurrak eta gazteak

dantzara, dantzara

festa hastean.

 

Dantzara, dantzara

joan nahi luke Enarak

dantzara, dantzara

joan ba plazara!

 

Zim bum bum, zim bum bum,

Zim bum bum, zim bum bum

Zum ba txunba txum

ari da musika plazan!

Txinda txinda txin

hasi gara dantzan!

Zim bum bum, zim bum bum,

Zim bum bum, zim bum bum

zain dago, zain ama

larri larri ganbaran

gauaren iluna

datoz plazara

banoa, bai ama

egon lasai lehioan

laister izango naiz

zure ondoan.

 

Zim bum bum, zim bum bum,

Zim bum bum, zim bum bum

zum batxunba txun

ari da musika plaza!

txinda txinda txin

hasi gara dantzan!


 

 

 

 

 


 

Zorionak  Zuri