Group 2

 

Agure Zar Batek Zion

 

 

 

 

 
 

Agure Zar Zar Batek

 

 

 

 

Agure zar zar batek bart gure amari

mandatu egin dio behar nauela ni.

 

Gure ama errespuesta nola eman baitaki,

etxean badaukala gizon zarrik aski.

 

Ama nik zertako det agure zar ori,

jo ta bota nezake akaba baladi.

 

Agure zirkumarku berreun urtekoa,

hi bano obea duk hogai urtekoa.

 


 

Ai Isabel

 

 

[Ai Isabel, Isabel

Isabel nerea,

Ez al zenekin bada,

Apaiza nintzala?]

 

[Apaiza nintala 'ta

korua nuela,

Nitaz probetxurikan

ez zendukeala.]

 

[Labaingo (a)paiz gazteak

semetxo bat ba du

Osaba deitzen dio

berak hala nahi du]

 

[Berak meza eman 'ta

semeak lagundu,

Ez da gaizki errana

konprenitzen badu.]

 

 


 

Ai zer plazera!

Ama Euskal Herria

 

Lyrics:  Etxahun Iruri

 

This song is about a man who is so happy to return home after 5 years at war defending his Basque homeland.  While he was at war he missed his home but the dreams of his Basque homeland kept his spirits lifted.

 

 

Ai zer plazera bost urten buian,

sor-lekilat utzultzia!

Ene herria, etsitu nian zure berriz ikustia.

Aski sofrituz nik hanitxetan desir nukian hiltzia,

Ezpazuntudan hain maite uken,

oi Ama Eskual-Herria!

 

Hanitxen gisa partitu nintzan, etsaien gudukatzera,

Gogua bero, bihotza laxu eta kasik alagera,

Ezpenakian orain'ordian zer zen amaren beharra,

Hari pents'eta biga-bostetan aiher zitazun nigarra.

 

Erresinula kantari eijer, libertatian denian,

Bena trixturan higatzez dua, kaiola baten barnian;

Gu ere, Ama, hala guntutzun, tirano haien artian,

Zure ametsa kontsolagarri, trixtura handienian.


 

Aita San Migel Iurretako

 

 

 

 

 

[Aita San Migel Iurretako

zeru altuko lorea.]

 

[Agure zaharrak dantzan ikusi

‘ta egiten iok barrea.]

 

[Garaiko plazan otea lore

Ermuan Asentzio.]

 

[Dantzan ikasi gura dabena

buruetara beyoa.]

 

 

 

 


 

Aita Semeak Tabernan Daude

 

 

Aita-semeak tabernan daude

Ama-alabak jokoan

 

Berriz ikusi beharko dugu, behi gizena auzoan;

Berriro ere ez da faltako, trapu zaharrik kakoan.

 

Eta lapurrek ohostu dute, guk gendukana etxean

Eta gu gaude erdi biluzik, beti inoren menpean.

 

Geurea dugu erru guztia, geurea dugu osoan

Ez inori ba errua bota, Euskal Herria hiltzean.

 

Baina gaztea naiz eta daukat, etorkizuna eskuan,

Ez zaigu hilgo Euskal Herria, ni bizi naizen artean!

 

 

 


 

Aitak eman zerautan

Sotoko Oporra

 


 

 


 

Aitak eman zerautan zerurat joaiten

Enetzat mahastian hartzeko lanean:

[Arta nezala, aitak bezala, aitzur eta jorra;

Laguntzat hor nuela . . . sotoko oporra.]

 

Mahastian xoriek goiz dute kantatzen;

Orduan bozkarioz lanari naiz lotzen;

[Gero zait hasten, bihotza hozten,

agortzen zintzurra, Laster dut eskuratzen...

sotoko oporra.]

 

Ene gazte lagunak ezkondu direnak,

Haurrez beteak dire orai gehienak;

[Balute ere, bertze hainbertze, ez naiz jeloskorra,

Haur ainitz bezain on dut, sotoko oporra.]

 

Herriko zahar batzuk, sotorat etorriz,

Han idukitzen naute lehertua irriz.

[Konkorrek kanta, mainguek dantza,

oihuka elkorra.  Biba!  zaharrak eta...sotoko oporra.]

 

Opor hori ez baitzen andrentzat egina,

Hekier dut eskantzen getelutto bana;

[Hastio naute, erraiten dute; donago zingorra!

Xehaturen ahal zait...sotoko oporra.]

 

Bertsu hauk egitean ipar-goxoa zen,

Sotoan ari nintzen arnoen aldatzen;

[Donado hemen ez, zein ongi naizen,

egin dut aitorra, tente xutil aldean...sotoko oporra.]