Group 17

Milla Bederatzi Ehun

Baliaren Bertsoak

 

 

 


 

Milla bederatziehun da lehengo urtean

Maiatzaren hamalaugarren egunian

Orioko herriko barraren aurrian.

Balia agertu zan beatzik aldian.

 

Haundia bazan ere azkar ibillian.

Bueltaka han zebilen jun da etorrian.

Hondarra harrotuaz murgil igarian.

Zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian.

 

Ikusi zutenian hala zebillela

berehala jun ziran treineruen bila.

Arpoi ta dinamitak eta soka bila.

Aguro ekartzeko etzan jende illa.

 

Bost treineru juan ziran patroi banarekin.

Mutil bizkor bikain guztiz onarekin.

Manuel Olaizola eta Loidirekin.

Uranga, Atxaga 'ta Manterolarekin.

 

Baliak egindako salto ta marruak,

ziran izugarri ta ikaratzekuak.

Atzera egin gabe hango arriskuak,

arpoiakin hil zuten han ziren hangoak.

Bost txalupa jiran da erdian balia

gizonak egin zuten bai nahiko pelia.

Ikusi zutenian hil edo itoa

legorretikan ba zan biba ta txaloa.

 

Hamabi metro luze gerri hamar lodi

Buztan pala lau zabal albuetan pala bi.

Ezpanetan bizarrak beste ilera bi

orraziak bezala hain zeuzkan ederki.

 

Gorputzez zan mila ta berrehun arrua

Beste berrehun mingain ta tripa barruak.

Gutxi janez etzegon batere galdua.

Tinako sei pezetan izan zan saldua.

 

Gertatua jarri det egiaren alde.

Hau horrela ez bada jendiari galde.

Bihotzez pozturikan atsegintsu gaude.

Gora oriotarrak esan bildur gabe.

 

 

 

 


 

 

 

 

Lyrics:  Herrikoia

Version:  B. Lertxundi—Zuberoa


 

Munagorrik Diona

Muñagorriren Bertsoak

 

 

 


 

Maritxu Tabernerea

Trikitixa

 

 


 

Maritxu tabernerea,

Maritxu tabernerea,

neskatxu konponbidea

kuartillu t’erdi ardauaz

egiten dau azunbrea,

egiten dau azunbrea

neskatxu konponbidea.

 

Damatxu bentanakoa,

damatxu bentanakoa

egon zakidaz kontuan,

amore batek huts emonagaitik

beste asko da munduan,

beste asko da munduan

egon zakidaz kontuan.

 

Antxina gaztea nintzen,

aintxina gaztea nintzen

orain egin naz agure

andreak eta umeak bere

ez naude ikusi gure

ez naude ikusi gure

orain egin naz agure.

 

Mendi altuan edurra,

mendi altuan edurra

bota surtara egurra

alaba galantan ama

mutil zantarren bildurra,

mutil zantarren bildurra

bota surtara egurra.


 

 

GAIA: Trikitixa verses     ITURRIA: Hiru Truku II.


 

Negarrez Sortu Nintzan

Nigarrez sortu

 

I was born crying and soon I will die crying.  My dear parents, why did you bring me into this world and then abandon me like this?  I did something wrong for you to treat me this way?  Within three hours after I was born you put me in an awful spot.  There I was, with my only companions the birds that were singing to console me.  They left me here early in the morning and I have stayed here all day.  My father went hiding and my mother denied me.  Will nobody come to take me from here?  I am here like a small lamb, with soil for a cradle and the sky for a cover.  Whose child am I?  the lord knows!

 

 


 

Nigarrez sortu nintzan, nigarrez hiltzeko.

Ez ordea munduan luzaz bizitzeko;

Jendek izanen dute erraiteko frango,

Aita ama maiteak, zuen biendako.

 

Aita ama maiteak, mundura zertako

Eman izan nauzue zorigaitz huntako?

Nik ez nuen hobenik hola tratatzeko?

Federik eman gabe abandonatzeko.

 

Sortu nintzen ordutik hiru oren gabe,

Bero-xoko batean gaixoa eman naute;

Nihaur bakarrik bizi, xoriak haurride,

Ene kontsolatzerat kantuz heldu dire.

 

Ni goizeko aroan hementxe paratu;

Geroztik iguzkia gainetik pasatu:

Aita gorde da eta amak nau ukatu;

Eze ote naute behar norbaitek altxatu?

 

Sortze trixte huntan naiz mundura etorri,

Oi hemen niagozu, bildots bat iduri:

Lurra seaska eta zerua estalgi,

Norena ote naizen Jainkoak badaki.

 

 


 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

Nere Aitak Amari

 

 

[Nere aitak amari

gona gorria ekarri.]

 

Berriz ere maiteko dio

nere amak aitari.

Nere aitak amari

gona gorria ekarri.

 

 

 

 

 

Nere aitak amari, gona gorria ekarri.

Nere aitak amari, gona gorria ekarri.

Berriz ere maiteko dio, nere amak aitari.

Nere aitak amari, gona gorria ekarri.

 

Gona gorri gorria, zazpi jostunek josia.

Gona gorri gorria, zazpi jostunek josia.

Berriz ere maiteko dio, nere amak aitari.

Nere aitak amari, gona gorria ekarri.

 

Nere amak aitari, praka berriak ekarri.

Nere amak aitari, praka berriak ekarri.

Berriz ere maiteko dio, nere amak aitari,

Nere amak aitari, praka berriak ekarri.

 

 

 

 

 

Lyrics:  Herrikoia


 

Nere Herriko Neskatxa Maite

 

 


 

Nere herriko neskatxa maite,

Ahozko lorez zaitut gaur laztantzen.

Itsaso garden, lur gozoko landare,

Kresalaren usain, zeru kolore.

Nere bihotzaren, taupaden hotsez

Zure grazia dut kantatzen.

 

Bihotz minberen egunsentia

Herri sufrituaren lamia

Ipuin zaharren piper eta eztia

Erreka garbien kantu bitxia

Udazken lizunez zaude jantzia

Izar zerutarren irria.

 

Lanbro artetik itsas geldira

Lehunki zoazen txori airosa

Amodiozko sentipenaren hatsa

Zure ezpainetan loratuz doa

Goizeko ihintzetan belardi zera

Eguzkitan zilar dizdira.

 

 

 

 

 


 

 

 

 

 

GAIA: Love     EGILEA: Benito Lertxundi     NOIZ SORTU: XX    

ITURRIA: B. Lertxundi, Altabizkar