Group 11
Gure Violeta Maitea

Gurea Da

Hamahiru Urte Nituenian
Maitasunez hil
Hamahiru urte nituenian
ta oraindik galtza motzetan
Bere atzetik ibiltzen nintzen
herriko kale hotzetan
Printzesa hura behar bezala kortejatzeko lotsetan
Bere etxera lagundu
nahirik eskolatik arratsetan.
O, O, Ez, [esaten zuen],
oraindik ere gaztetxo naiz
O, O ez, inolaz ez,
etxera joan behar dut garaiz.
Hemezortzira ailegatu
'ta romantizismoz beterik
ez zen posible eromen
hura bazter batera uzterik
Aingeru harek ez zidan
sortzen sofrimendua besterik
Sekulan ere ez nuen lortu
bi besotan hartzerik
O, O, ez [esaten zidan],
maitemintzeko gaztea naiz
O, O, ez, oraindik ez,
lotsa 'maten dit 'ta ez dut nahi.
Lotsaren lotsez pasata
gero dozenerdi bat eskutik
Pentsatu zuen komeni zela
sartzea bide estutik
eta nik nola oraindik
ere jarratizen nuen gerturik,
ezkondutzek eskatu nion
ez bazitzaion inportik.
O, O, ez [erantzun zidan],
haspertzen nauzu, zoaz apaiz
O, O, ez, inolaz ez,
beste batekin ezkontzen naiz.
Festa batean ikusi nuen
handik zortzi bat urtera
'ta hotz-hotzean ausartu nintzen
sagar helduen hartzera
Irrifar doble makur batekin
izkutatu zen atzera
ez zen ausartzen bere zezena
adarrez adornatzera.
O, O ez, ez da posible,
horrelakorik ez nuke nahi
O, O ez, inolaz ez,
ni etxeko andre jator bat naiz.
Mutil zartuta bizi nintzela
laugarren piso batean
Behin uste gabe topatu nuen
gure etxeko atean
Bere onenak gastatutako
alarguna zen artean
eta honela erantzun zidan
oraingoz bion kaltean.
O, O ez, orain ia ez,
nahiz eta zutaz pentsatu maiz
O, O ez, inolaz ez,
oheratzeko zahartu naiz.
GAIA: Love EGILEA: Antton Valverde NOIZ SORTU: XX
Hara Nun Diran
There are the loved mountains. There are the plains. There are the beautiful white ranch homes, the fountains, and the rivers. I am in Hendaya with my eyes wide open. I think in all of Europe there is no nicer area than ours. My beautiful Basque country, your son is coming back to embrace you. I would give everything for you; my life my body and my soul.

Hara nun diran, mendi maiteak!
Hara nun diran zelaiak!
Baserri eder, zuri-zuriak, iturri eta ibaiak.
Endaian nago, zoraturikan; zabal-zabalik, begiak.
Nere baino, lur hoberikan, ez du Europan guziak.
Oi, Euskal Herri, eder maitea!
Hara hemen zure semea.
Bere lurrari, mun egitera; beste gabe etorria.
Zuregatikan, emango nuke. Pozik, bai, nere bizia.
Beti zuretzat, hil arteraino. Gorputz ta arima guzia.
Lyrics: Iparragirre
Version: Imanol--Iparragirre: "Zure Oroitz"
Hau Da Egun Ederra
Baratze Bat

Hau da egun ederra, mila txoriek kanta
Tziauri en'erregina, besoak zuri dititzut para.
Baratze bat nahi deizut egin
Amets segeretunenekilan
Liliak egun jauntsi ederrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.
Gau beltz ta sakonetik, elkitzen nauk ozturik
Bihotza hain tristerik, hitaz usu berantetsiturik.
Karrosa bat hor dugu, kanpoan gure haiduru
Ez gal haboro denbora, hiskor beit dago amodioa.
Maitarzun berriari, ilargiak du argi;
Emanen deiku aski, duk elgar maita dezagun beti.
GAIA: Ezkontza EGILEA: Pier Pol Berzaitze NON JASO: Zuberoa
OHARRA: Berzaitze wrote the pastorale Harizpe which included this song.
Haurrak Ikas Zazue
The Basque tradition endures because it moves from one generation to the next. This song encourages young Basque children ("haurrak") to sustain their heritage and learn how to speak Basque, how to play handball well and how to dance well. The lyrics also ask us to keep the old Basque songs alive because nowhere are there any better sounding songs.

Haurrak ikas zazue, euskaraz mintzatzen,
Ongi pilotan eta, oneski dantzatzen.
Aire tun-txikitun, aire tun laire.
Aire tun-txikitun, aire tun laire.
Aire tun-txikitun, aire tun laire.
Aire tun-txikitun, aire tun laire!
Gure kantua zaharrak, konserba ditzagun.
Aire politagorik, ez da sortu nihun.
EGILEA: Pierre Laffite ITURRIA: 100 Euskal Abesti